Jira

Albisteak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Kexatu egingo da, propaganda egiten ari natzaio debalde. Baina zin dagit, hauxe da azkena, ez dut gehiago aipatuko bere izenik bazter honetan.

Eneko Goiak zuzeu albistaria aukeratu izanak baditu bere gauza onak. Hasteko eta bat, lehen eskutik iristen zaizkiola bati alkategaiaren kezkak eta pozak. Donostiako hiri-bilgune berriaren akordioaren berri eman zuenean, esate baterako, beti-betiko idazkera lehor eta hotza albo batera utzi, eta akordioaren onura ugariak aletzeaz gain, bere aldartea erakustera ausartzen zen, irakurlearekiko distantzia amiñi bat laburtu nahian-edo: «Pozik nago akordio hau lortu dugulako». Eta bat konturatzen da idazten ari zaiona ez dela alkategaia, baizik eta Donostiaren etorkizunarekin benetan arduratuta dagoen pertsona zintzo bat.

Eta albisteak lehen eskutik jasotze horrek baditu abantaila gehiago ere, giza berotasunaz gain. Batek begi kolpe bakarrean ikusten du, argi eta garbi, nola egosten diren albisteak, non prestatzen dituzten, nork jateko eginak dauden, nori saldu nahi zaion arto transgenikoarekin egindako bazka merkea. Eta pentsatzen jartzen da,hauteskundeak hurbiltzen ari diren honetan, hedabideak zer diren: mezulari, galbahe, bozgorailu, inbutu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.