Angel Erro.
JIRA

Aldi berean

2017ko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaldundu berritan arreta deitu zidaten gauzen artean, ia euskalgintzaren ezaugarri berezkotzat jotzeraino, bi ekitaldi aldi berean ez programatzeko lege ez idatziarena zegoen. Beti zegoen norbait esaten zizuna delako hitzaldia ezin zela E egunean egin arratsalde berean J jarduera ere bazegoelako antolaturik. Iruñea batean behintzat. Araua, jakinda edo jakingabean, hausten zenetan deitorea aho batekoa izaten zen. Horren azpian, susmoa dut, euskarazko ekitaldi bat baino gehiagorako aski publiko euskaldunik ez zegoelako ustekizuna zegoen, eta, aldi berean, zerbait beldurgarriagoa, gustu edo interes pertsonalen nolabaiteko ukazio edo sakrifikazioa. Joan den astean bestelako irudipena berretsi zidan Patxi Larrionek, orain euskal jendeak, Iruñea batean behintzat, bazuela non aukeratu (beharbada ez zehazki aditz horrekin), egunero bazegoela zerbait eta egun askotan bizpahiru gauza interesgarri aldi berean.

Urte asko igaro dira euskaldundu nintzenetik eta ez dira urte horiek guztiak alferrik igaro, onerako. Aste honetan nire euskaldun bizitzan lehen aldiz zineman ez dut film euskaraduna beste guztien gainetik lehenetsi, hurrengo astean ikusgai iraunen ez duelakoan. Ez dut gehiegi luzatuko, badaezpada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.