Zer gertatzen da ordea horizontala uste dugun eta bere burua halakotzat daukan medio batean Eneko Goia albisteak idazten hasten denean?
Nahiagoko nuke jakingo ez banu, kasu gutxiago egingo banio izen dantza zoro eta hutsal horri, baina banekien aurretik zein zen Eneko Goia, banekien Gipuzkoako Foru Aldundian azpiegitura kontuak bere ardura direla, askotan atera da meza medioetan. Harrigarria da, ia beti zergak igo edo bidesariak ezartzeko asmoak azaltzera agertu da gizona mikrofono eta kamera aurrean, baina hala ere jeltzaleek Donostiako alkatetzarako hautagai aurkeztu dute; berdin dio azkenean zer esaten duten, gehiago da antza zenbatetan azaltzen diren, jendeak euren izena edo aurpegia ezagutzen ote duen. Behin inkesta txiki bat egin nuen lankide batekin, eta haren erantzunetatik atera nuen, soziologiako lege guztiak bazter utzita, Donostiako hurrengo alkatea Odon Elorza izango dela: ez zuen ezagutzen beste hautagairik, ez zekien beste inoren izenik.
Eneko Goia lehia horretan ari da, bere burua eta bere izena ezagutaraztea du xede. Ondo. Ados. Baina sistema demokratikoak plaza guztiak eskainiko badizkio, zer egiten du zuzeun idazten? Izan daiteke bat alkategai eta horizontal?
Jira
Alkategai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu