maialen akizu 34 172x172

Amaordea

2025eko ekainaren 19a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Edurnezuri, Errauskine eta imajinario kolektiboa. Amaordeak gaiztoak dira, haurren logelako dianak. Lagun batek esaten du amaorde entzute hutsarekin belauniko lurra garbitzen irudikatzen dela, eta amaren bikotekidea izatea ere hotza iruditzen zaio.

Ez du paper hori Salma Hayek aktoreak. Bere senar François-Henri Pinault enpresaburuak eta Linda Evangelista modeloak seme bat izan zuten 2006an. Haurra jaiotzerako utzia zuten euren artekoa, eta enpresaburuak Hayekekin hasi zuen harremana. Haurraren kustodiagatik eztabaida judizial eta mediatikoak izan zituzten Pinaultek eta Evangelistak, baina mutikoak 18 urte bete ditu, eta zenbait ekitaldi publikotan azaldu da ama eta Hayekekin batera. Evangelistak aktoreari buruz honelakoak esan ditu: «Nire laguna eta familia da. Magikoa zara, Salma maitea». Modeloak kontatu du Gabon gauean bera gaixo zegoela-eta Hayek hegazkina hartuta berarekin egotera joan zela. Ikaragarri gustuko duen oilasko mexikarra patata trufatuekin prestatu zion Hayekek, eta elkarrekin adostuta gonbidatu zituzten Hayek eta Pinaulten alaba eta enpresaburua ere.

Euskal filologo maiteok, asma ezazue amaorde-ren (eta -orde gehienen) ordezko bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.