Jira

Arindua

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Ez dago atsedenik. Gaur asteartea da, ohea eskatuko dizu gorputzak gauean, deskantsua behar duzu, baina ezin da nekea ohean utzi, ezin da nekea inon utzi, joaten da eguna eta nekea geratzen zaizu, besterik ez, nekea, lepoan pilatzen zaizu, belaunetan, begietan, ametsetan, hitzetan. Eta deskantsuaren ilusioari eutsi nahi izaten diozun arren, badakizu bihar goizean nekatuta jaikiko zarela. Betikoa daukazu zain.

Egun berriak horixe eskaintzen dizu, egun berriaren ilusioa, berriro hasteko aukera daukazula sinestekoa, gauzek hobera egingo dutela pentsatzekoa. Berritasunak, berritasun orok, horixe saltzen du, berritasunaren ilusioa, aldaketarena, hobekuntzarena, garapenarena. Diseinuak esaten du zer den berria. Egunkarien azalak egunero dira berriak, haatik, mundu zaharraren albiste dakarte beti. Astun duzu burua, astun dabil mundua. Eta arindua behar du une oro, hustu betetzeko, hustu betetzeko, hustu betetzeko.

Ilea mozteak balio izaten du, praka berriak erosteak ere bai, asteburu batez etxetik irten eta hor zehar ibiltzeak asko laguntzen du, diktadorea bota eta ejertzitoa jartzeak ikaragarri. Zahar usaina kendu eta arindu bat ematea da kontua. Arindu bat, zer gehiago nahi duzu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.