1) Telefonia konpainia bateko fakturan, demagun, 2007koan, 20 euro ordaindu gabe utzi baduzu eta, bestetik, urte berean enpresa horretako soldata gehigarria diru beltzean kobratu baduzu, ezetz asmatu bi hutsetatik zeinek preskribatu duen.
2) Zer esan nahi du atzoko La Razón egunkariko portadako titular nagusiak, iraileko langabezia iazko irailekoa baino %62 gutxiago igo dela adierazten zuenean?
3) Herenegun Madrilen aurkeztutako estatuaren aurrekontu orokorretan ikerketa militarrerako saila %39,5 jaitsi edo igo egin da? Eta dependentzia delakoa edo menpekoentzako laguntzaren saila %48 jaitsi edo igo dute?
4) Ehunekoen mundu zentzu guztietan zoragarritik atera gabe, azken hamarkadan zer herrialdek igo du kulturari eskainitako dirua %900an? Euskal Herriak ala Brasilek?
5) Denbora tarte berberean zein erakundek eta zertan gastatu du diru gehien, aurreko erantzuneko herrialdeak kulturan ala Real Madridek futbolariak (Gareth Bale barne) fitxatzean? Argibide gisa balioko balu, esan dezadan kopuru horietako bat 1.177 miloi euro dela; eta bestea, 1.153 miloi euro.
Idatzi zure erantzunak hemen behean. Bai, asmatu duzu.

Jira
Asmakizunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu