Angel Erro.
JIRA

Atarikoak

2017ko uztailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaur San Fermin egunaren bezpera da, aldi berean festaren atarikoaren amaiera ere. Bezperak argi zehazten du bere denbora muga, atarikoek ez bezala, infinituraino luza baitaitezke atzeraka. Izanen da oraindik ez naizelako jaian murgildu edo aurreko egun hauek urrutitik ari naizelako bizitzen, baina, edonola, irudipena dut (agian beste toki eta, joera bihurtuta, beste egoera batzuetara estrapola daitekeen irudipena) festaren atarikoa luzatzen ari zaigula urtetik urtera. Nik behintzat ez dut inoiz hain bortitz sentitu sanferminetako aurre-liturgia.

Urratsez urrats bete beharreko protokoloa da. Ekainaren egun pare batez Iruñera doanak bestelako bizitasun bat nabarituko du, bertakoak azaldu beharko diona, esanez jaiaren hurbilak hiria bestelakotzen duela. Zirimola baten gisa indartzen doan sentsazioa da. Solasgai nagusi bilakatzen doa. Azken egunetan, aste honetakoetan, ekintza ezinbestekoak daude: eraso sexisten kontrako kontzientziazio kanpainen aurkezpena, hainbat auzoren oporraldi isilak edo erbeste suminduak, animalien aldekoen agerraldiak, peñen pankarten aurkezpena, tabernen eta salmenten azken orduko egokitzapenak, banaketa furgonetak... Irrikan nago eguerdian 2017ko festaren atariko hauek noiz amaituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.