Angel Erro.
JIRA

Atzera-kontua

2023ko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ongi begiratuta, dena da atzera-kontua. Iruñean zurginak hasi dira entzierroetarako hesiak jartzen. Hori ikusi eta bertakoek badakigu, ofiziala ez bada ere, atzera-kontua hasi dela. Politikariak beren bulegoetan edo bulego neutraletan biltzen ari dira, munduko denbora guztia ez dutela jakinki, egonarria simulatuz baina berez (udal eta bestelako) gobernuak osatzeko atzera-kontuaren kontra ari direla ahaztu gabe. Hegoaldean beste hauteskunde bat deituta eta gero eta hurbilago dagoelako datua ere aintzat hartuta.

Oporretarako zenbat falta zaion kontatzen du langileak, ongizate-estatua (edo haren hondarrak) beste lau urtez salbatzeko (edo hain azkar ez karrakatzeko) zenbat falta zaion zenbatu beharko lukeen berberak.

Jite filosofikoagoa hartu dezake atzera-kontuak. Zenbat egonen gara mundu honetan? Countdown izeneko beldurrezko film bat promozionatzeko app bat asmatu zuten, filmean agertzen dena bezalakoa, bizitzaz gelditzen (omen) zaizun denbora segundoz segundo gogoratuko dizuna. Planetari gelditzen zaion denbora kalkulatzeko (eta nola azkartzen dugun ikusteko) web orrialdeak ere badaude. Atzera-kontu batek funtsean garaiz gaudela pentsarazteko balio du? Hobe hala balitz. Garaiz zertarako, baina?
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.