Amaia Apalauza Ollok eta Sonia Kolaczek bipiltasun handiarekin itzulitako Olga Tockarczuken Erabili goldea hilen hezurren gainetik liburuan hala dio protagonista nagusiaren ahotsak: «Pertsona batzuekin, gizonezkoekin bereziki, zaila da hitz egitea. Badut halako Teoria bat horri buruz. Adinarekin, zenbait gizonek halako autismo testosteroniko bat garatzen dute: poliki-poliki, adimen soziala eta besteekin komunikatzeko gaitasuna galtzen dituzte, eta zaila egiten zaie pentsamenduak formulatzea. Gaitz horrek jotako Pertsonak isiltasunera lerratzen dira, eta irudi du gogoetan murgiltzen direla guztiz. Gehiago interesatzen zaizkie Erremintak eta makinak, Bigarren Mundu Gerra eta pertsonaia ospetsuen biografiak, batez ere politikarienak eta gaizkileenak. Eleberriak irakurtzeko gaitasuna ere desagertu egiten da ia: autismo testosteronikoaren eraginez, pertsonaien psikologia hautemateko gaitasuna aztoratzen zaie». Hau irakurtzen ari nintzela, liburutegian, goiza aldizkariak eskuetan izaten dituzten adineko gizonezkoen mahaia nuen parez pare. Irteterakoan begiratu egin diet, inork agurtuko. Hasperen egin du batek, eta norbaiti puzker batek egin dio ihes.

Autismo testosteronikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu