Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Autodefinituak

2013ko otsailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gauzen ordena naturala ez da naturala. Hizkuntza bat ez da galtzen dakitenek hitz egiten ez dutelako, hizkuntza hori galarazteko erabaki politikoa dagoelako baizik. Euskaldunak paisaia gara, primitiboak exotikoak biolentoak, gure hizkuntza inposatu nahi dugu, eta hori ez du hizkuntza galbidean jarri duenak esaten gainera, abertzaleek baizik, harrapazank Txiribiton!

Minimoak adosten hasteko ordua da akaso.

Geure burua autodefinitzen egin beharko dugu lana.

Bake prozesua bezain inportantea da deskolonizazio prozesua.

Abertzaleen nagusitasuna, abantaila ematen zuena, arazo bilakatu da. Arazoa, garbi esanda, bi indar abertzaleen arteko lehia da. Sinpleago ere badago esatea: arazoa boterea da. Nola ekarri EAJ, alde egonda ere, independentziaren aldeko diskurtsora, horrek arrazoia eta hurrengo hauteskundeetako botoak ezker abertzaleari ematea ekarriko badu? Askozaz erosoago dabil bere indefinizioan. Independentzia oihu egiten dute hauteskunde gauean Sabin Etxean, baina gero botereari eustea bihurtzen da xede bakar, eta zuhurtzia eskatzen dute, pausoz pauso joatea, eskuduntzak, kudeaketa. Ba ote dago elkarlanerako inolako aukerarik?

Berfundatu, autodefinitu egin beharko dugu Euskal Herria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.