Maialen Akizu.

Azterketa

2024ko maiatzaren 5a
05:00
Entzun

Elkarren artean adostu zuten zorrotzago zaintzea azterketak: estutxeak mahai gainetik kentzea, mugikorra soinuan zuena kaleratzea, kalefazioaren inguruan inor ez esertzea. «Burka eta kirol-jertse zabal horiekin ere kontuz». Geroz eta gutxiago deitzen zaie azterketei kontrola, eta gero eta gehiagotan deitzen zaio kontrolatzeari zaintzea. Piknikera trasteak nola, ikasleek euren boligrafo, koloretako azpimarragailu, tipex eta abarrak aterako dituzte. Irakurriko dute orria, hasiko dira idazten, hozkatuko dute boligrafoa, begiratuko dute behera, begiratuko dute leihora, begiratuko diote elkarri. Irakasleari beste orri bat eskatuko dio batek eta unea aprobetxatuko du besteak ondokoari bigarren ariketa galdetzeko. Idazteari utzi dionak indartsu egingo du zintz eta bosgarren lerrokoari begiak kataloxa eta lepoa gomazko bihurtu zaizkio aurrekoaren erantzuna ikusteko. Hirugarrenekoak mugimendu propioak sortu ditu poltsikoko papera ateratzeko, eta hor dabil bestea lau atzamar okotzean dituela kalkulagailua duenari keinuka. Hemendik, ez esan xaloa ez denik bizitza arriskatzeko modu hau.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.