Angel Erro.
JIRA

Barbie

2023ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dagoeneko bi aldiz gertatu zait: aita batek (kasualitatez ez zait oraindik ama batekin gertatu) niri kontatzea, seme-alabak berdin hezi arren, genero rolik gabeko jostailuak eskainita eta abar, haren ustezko harridurarako, mutikoak jolas gogorrak, biolentoak, nahiago dituela, «astakiloa da, basatia, ezin du saihestu». Haietako batek gehitu zuen: «Nahi dutena esanen dute, gu saiatu gara, beste gauza batzuk eskaini..., baina mutikoak beti mutiko». Besteak, kontrakarrean, alaba zein xamur eta sentibera den azaldu zidan. Nik denbora guztian neure buruari galdetzen nion zergatik ari zitzaidan kontu horretaz niri. Generoa zerbait berezkoa dela erakutsi nahiko zidaten. Haiek deskubritu berri zutena nirekin konpartitu, agian ni bezalakoei jakinaraz diezaiedan.

Orain artekoetan (bi aldik berez ez dute arau egiten) aja esan eta ez diet kontra egiten edo haien asmo orokortzailean laguntzen. Agian zera erantzun behar nien, bi seme-alabaren aitak zarete, ez munduko ume guztienak, eta gehiengoak modu batera jokatzeak (edo haien jokaera zuen aurreiritzia guztiz ez ezeztatzeko bezain deigarria ez izateak) ez du deus gezurtatzen, ez du zuenak ez diren beste ume batzuen zorionbidea erraztuko duen hezibide berdinzaleagoa auzian jartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.