oihana arana

Beldurra

2025eko irailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mahaitxo baten bueltan lagun batzuk elkartu, argi txiki bat piztu eta «pentsatu gaur egungo zure biziaroari buruz kartak nahasten dituzun bitartean». Kartak banaka aukeratu eta mahaitxoaren gainean jartzen ditugu ahalik eta goxoen. Arkanoak agertzen hasten direnean, normalean ez dugu ezer ulertzen; bestetan, barrez lehertzeko baliatzen dugu momentua; gehienetan, liburuxka batetik azalpenak ozen irakurri, bete-betean guri buruz ari dela iruditu eta isil-isilik gelditzen gara. Asmatuko zenuten honezkero, baina bai, zaletasun berri bat daukat: tarota.

Tontakeria bat irudituko zaizue askori, baina katarsi garaietan bi aukera daude: helduleku berriak kontzienteki topatzea edo gatazka guztiei entzungor egitea. Eta niri amorru handia ematen dit bigarren bidea urratzen duen jendeak.

Sinesmenak nahierara ulertu eta norberarentzako baliagarri bihurtzeari buruz berbetan hasten naizenean urduritu egiten da jendea. Ez zait hain larria iruditzen kartak bota eta horren aitzakian norbere biziaroari buruzko elkarrizketa sakonak edukitzea. Ez ote da hori izango beldurtzen gaituena...

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.