Bi lagun Taylor Swiften kontzertura joan dira. Badakit nor den Taylor Swift, badakit sona handia duela, baina ez nekien munduan gehien entzuten den artista denik. Ehun eta berrogeita sei kontzertu emango ditu aurten, kontzertuko 12 milioi euroko irabaziak sortzen ditu, bera bakarrik da Amerikako Estatu Batuen BPGaren %0,37. Swiftek bisitatzen duen hiriburuko hotelen erreserbak %60 igotzen dira aldiro, ilara luzeak, komuna saihestearren fardelarekin doazen zaleak, Swift entzun eta txilioka hasten direnak. Emakumeak denak, gazteak gehienak. Kazetari batek ilaran zain zegoen bati galdetzen dio ea artistarekikoa maitasuna den, maitasun platonikoa. Emakumeak zerbaiten zale direnean soilik egiten da galdera hori. Inork ez du halakorik pentsatzen futbolzaleez. Beste behin: gizonezkoak berdinak dira euren artean; emakumeak, identikoak. Swiften kontzertuko ehunka mila fanak txolinak dira, euren izarrarekiko itsutuak, burugabeak. Futbol zelaietan elkartzen direnak, ez. Futbol zelaietan askotarikoak daude, interes ezberdinekoak, euren buru eta gorputz.

Berdinak eta identikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu