Maialen Akizu.

Berez

2024ko otsailaren 10a
05:00
Entzun

Asteartean preso bat hilda aurkitu zuten Zaballako kartzelan, eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hedabideei jakinarazi zien «berez» hil izanaren zantzuak zeudela. Berez. Zer ote da «berez» hiltzea? Posible al da, erailtzen gaituzten kasuetan salbu, berez ez hiltzea? Zein zantzu uzten ditu berez hiltzen denak? Elurra berez da zuria. Gizakia berez da hilkorra. Eta elurraren pareko heriotzaren ilusio zuria desio dugu malo-malo. Orbanik eta minik gabeko heriotza. Elurra bezain akatsik gabea. Isila, ederra eta irreala. Are gehiago espetxeetan.

Bi urte pasatu dira Jaurlaritzak espetxe politika bere gain hartu zuenetik; lau preso hil dira ordutik; hiru Zaballan. Kartzelen eskumena transferitu orduko zabaldu zen «euskal ereduaren» mantra; zer egingo zen oso ondo azaldu gabe, horretarako ere desberdintasun biogenetikoak bagenitu bezala. Eta ez zaigu kontatzen zer gertatzen den Zaballan. Gertatzen dena ez delako presoen batez besteko adina, hirugarren gradukoen kopurua, edo emakumezkoen ehunekoa. Horiek, berez, datuak dira, eta datuak, ez dira berez gertatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.