Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Berriro ere

2013ko martxoaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txoriak ere urriagoak dira orain hemen, hasi du lurmentzen gainetan, desegin da Brueghel Zaharraren koadroko isiltasuna, ahaztu ditugu elurrak, eguneroko bizitzak martxa hartu du berriz ere, eta zaharrak berri, albisteak ez dira onak: kapitalak ezartzen ditu marra gorriak, lehentasunak eta osterantzekoak. Euskara, kultura, gauza anakroniko horiek, nork behar ditu? Langileen eskubideak, justizia soziala, zeini axola zaizkio? Desarmea ideologikoa izan da batez ere. Sakabanaketa ez da kartzeletan bakarrik egin. Nork berea nola zainduko gabiltza denok.

Eta nork bere bunkerra edertzeko moduak bilatzen ditu, baina edertasuna ez da ederra, edertasuna ornamentua da, kultura denbora-pasa hutsa da, entretenimendua.

Oraindik izan gabea nintzen, Bilboko Alondegia ikustera joan ginen lehengoan. Ederki ematen du gure neurria. Harrigarria da lekua, handia, zabala. Sabaian igerilekua du, jendea ikusten duzu igerian azpitik, beirazkoa du zorua. Mediatekara igotzeko eskaileren hasieran, oharra: Mila esker BBK-ri, berriro ere. Barrua dotorea, ordenagailu ugari, pantailak, telesailak, liburuak ez hainbeste, leihoetatik alboko gimnasioa ikusten da, jendez betea.

Zein akordatzen da Oteizaren proiektuaz?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.