oihana arana

Beste zerbait

2025eko irailaren 12a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ohiko paseoa amaituta: «Joango gara Hontzara?» esan dut. Beheko aldera abiatu naiz, ezagutzen ez nuen eta berehala maiteminduko nauen; derrigor irakurri nahi dudan; irakurri nahi nuen, baina ahaztuta neukan... poema sortaren bila. Ez da sarri gertatzen, batzuetan bakarrik. Han egoten da, nire zain, mesanotxean dauden guztien gainetik pasatuko den liburua.

Bat hartu eta irri txikiaz, pentsakor noa eskaileretan gora. Ingurura begiratu eta inoiz inork ez irakurtzeko idatzi diren milaka berba apaletan. Merkatuaren eta kapitalaren logiketara makurtutako jendarte baten sudurrak liburu berri usaina aditu guran. Erosten. Metatzeko erosten. Jabetzan izateko erosten.

Liburua zegoen lekuan utzi eta begiratzera baino sartu ez denaren posearekin abiatu naiz aterantz. Han ikusi dut, banekien bazetorrela. «Kaixo berriro, karis» xuxurlatzen duen D. Sarriugarteren Beste zerbait. Promesa xehatu haren berriena.

Atea ireki du batek, haizea sartu da barrura. «Ze giro ona dagoen gaur» esan du. «Sekulako promesa-giroa» esan dut.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.