Angel Erro.
JIRA

Bi istorio

2020ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Istorioak amaiera ezberdina du, nork kontatzen duen eta, batez ere, zuk nori sinetsi nahi diozun. Egun berean jaso dezakezu koronabirusaren kontrako txertoa udazkenerako prest eduki dezaketelako berria eta, aldi berean, Osasunaren Mundu Erakundearen idazkari nagusiaren oharpena, esanez, okerrena etortzear dagoela. Bi gauzak batera irakurtzeko gaitasuna eta batera sinesteko gaitasuna garatu dugu. Ohartu naiz, norekin zauden, nor eta nola inpresionatu nahi duzun, aterako dudala solasgai bat ala bestea hizpidera. Agian, funtsean, ez dugu ez bata ez bestea sinesten. Posiblea al da? Edo herri xeheak garatzen duen eszeptizismoak jota gaude? Azkenean, gertatuak gertatu, berdin pagatuko dugula larrutik faktura. Bai bigarren uhinaldi bortitz bat baldin badator ere (osasun zerbitzuak benetan indartu dira? Ez zeuden dagoeneko murrizketak iragarri edo zuritzen?), bai txerto ditxosozkoa baldin badator ere. Egunkari berdintsuetan irakurri dut AEBek erosi dutela COVIDaren kontra eraginkorra-edo den Remdesivir antibiralaren stock mundiala (hiru hilabetez ez da eskuragarri izanen) eta farmako horren jabeak (Gilead farmazeutikak) 2.000 euroko prezioa jarri duela pazienteko. Kalkuluak egin eta bigarren uhinaren zain gelditu naiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.