oihana arana

Bi ohar

2025eko irailaren 2a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nerabetan ikastetxeko mahaian eseri eta M. Amurizaren eta A. Lertxundiren artikuluak irakurtzen nituen beti. Hala zaletu nintzen egunkaria orriztatzera. Ardura sentitzen dut orain. Nerabe hark pozik irakurriko lukeen zerbait egin beharko dut gutxienez.

Besarkada bat orain arte orri hau hain ederki bete duenari eta harenak irakurriko ez dituzuelako triste zaudetenoi. Nik bertigoa ahal bezainbeste arintze aldera, bi ohar dakartzat:

Lagunei, ingurukoei, bizilagunei, gure etxepetik pasatzen zaretenoi... Barkatu eragozpenak, baliteke hemendik aurrera esaten eta egiten duzuen edozein gauza hemen agertzea.

Bestaldekooi, goizeko kafearekin, gauez lokartu baino lehen, pisukideak linka bidaltzen dizuenean bakarrik... irakurtzen gaituzuenoi: kontrakoa pentsatuko duzue, baina hemen idatziko ditudan guztiak ez dira egia izango.

Erreparo apur bat ematen du eguneroko publiko bat izateak. Gaur arte nahiago nituen giltzarrapodunak. Baina hori da iritzi zutabearen onena: bereizezin bihurtzen ditu egia eta gezurra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.