Angel Erro.
JIRA

Bi tabu

2021eko maiatzaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo, beste egunkari batean, Hiru tabu izeneko zutabea idatzi zuen Rikardo Arregik. Niri, begirunez,bi tabuz idaztea dagokit. Haietako bat, gainera, berari lapurtuta: epaileak.

Epaileek azkenaldian hartzen ari diren protagonismoak kezkatuta daude asko. Pedro Vallin kazetariak dio botere judiziala inoiz baino ahaldunduago dagoela. Eztabaida politikoan beharko lituzkeen gauzak haien eskuetan uztearen ondorioz. «Epaile estrabagante» batek osasun neurrien gainean erabakidezake. Berez politikoei dagozkien erabakiak hartuta inoiz baino argiago ari dira politika egiten, politikan eragiten. Apolitikoak omen diren epaileak. Fikzio juridiko hori apurtzera hurbiltzen ari gara? Galdetu beharko dugu dena delako gobernu/alderdi baten kontra ebakitzen duen epaileak zer ideologia duen?

Bigarren tabua poliziek zer ideologia duten da. Galdera egiteko arrazoiak ez ditugu eskas. Alberto Rodriguez Podemoseko diputatu kanariarra sei hilabetez ezgaitzeko eskatu du fiskaltzak. Egiaztatuta ez dagoen ostikoa eman omen ziolako polizia bati manifestazio batean. Bataren hitza bestearenaren kontra. Normalean poliziarena nagusitzen da. Baita ordezkari politiko baten gainetik ere? Ordena indarren ideologiaz galdetzea desegokia da oraingoan ere?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.