Angel Erro.
JIRA

Bigarren mailako

2016ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzera begira, inoiz performance bat egin badut, Slavoj Zizek Iruñean ostatu hartuta zegoen bost izarreko hotelaren aurreko terrazadun tabernan —euskal idazle lagun batekin edanez—, pentsalaria noiz aterako, egotea izan da. Bi orduan ez zen kalera atera eta guk zalantza filosofikoez eta loguraz beterik alde egin genuen, susmatuz performance-a itxarotea izan zela eta, atera izan balitz, agian ez ikusia egitea.

Esloveniarrak, The Guardian egunkariak antolatu hitzaldi batean, Donald Trumpi buruz esaten direnak kritikatu ditu, muturreko jarrera salatzen diotenek Trump funtsean zentrista hutsa dela ezkutatzen dutelako. «Irakurri Trump xeheki —zaila da, badakit— eta, lelokeria guztiz arrazista eta sexistak kenduz gero, proposamenak egiten dituen tokietan ikusiko duzu oro har ez direla hain txarrak. Esan du ez duela osasun sistema unibertsala guztiz deseginen, gutxieneko lansaria igoko duela, and so on».

Zizek Iruñera itzultzen denean, badut zer galdetu. Lelokeria arrazistak kenduz gero, kontu zentzuzkoak esaten dituzte Europako eskuin muturreko alderdiek ere; Eliza ere lelokeria sexistarik gabe oso berdinzalea da. Nik oraindik garrantzia ematen diet bigarren mailako kontu batzuei. Kaj sem jaz, Slavoj?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.