Angel Erro.
Jira

Bilbao

2014ko otsailaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez naiz sartuko Bilbo monarkikoa (Koldo Izagirreren ustez Donostia den gisara) edo inperiala ote den. Inoiz ez didate graziarik egin bilbotar, susmoa dut, gehienbat erdaldunen handiustekeria chauvinistek —bide batez esanda, espainoltasunaren topikoa biderkatu eta indartzen dutenak (Europan espainiarra beti izan baita panparroiaren irudia). Haien artean finena, ohi ez bezala, kontraesan sotila dakarrelako, Bilboko jendea nahi duen tokian sor daitekeela dioen hura da.

Hura izan liteke Bilbao Exhibition Center edo BEC delakoari (bertan, lau urtean behin, Bertsolari Txapelketa Nagusia egiteagatik ezaguna) izenetik Bilbao kendu eta Barakaldo jartzeko eskatzen dutenei —berez, Barakaldon baitago— eman ahal dieten erantzuna: Bilboko Erakusketa Zentroa munduko edozein herritan egon daitekeela.

Bego. Ñabardura txikia ematen du, baina B horren atzean zer dagoen ez da munta gutxiko kontua. Arazoa modu salomondarrean konpontzeko, Bizkaia Exhibition Center, edo Basque Exhibition Center, birbataila lezakete, ingelesezko izena mantentzeko kosmopaletismoari eutsi nahi izanez gero, noski. Baina, guk nahi ala nahi ez, hiritan pentsatzen da gaur egun mundua. Eta (apaltasunez diot) denok gara, bai, bilbotarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.