Jira

Bortitz

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Ernegatuta dabil jendea, haserre, larri, presaka. Goitik behera dator ezinaren harra, goikoak estutu egiten zaitu, eta zuk behekoa estutzen duzu. Txikiena naiz, badakit zerbait haserrearen norabideaz. Beherago inor ez dagoenean, idaztea izan daiteke aukeretako bat. Hélène Cixous filosofoaren ustez, sormen ekintza oro erresistentzia sublimatua baino ez da. Ana Mendieta artistari galdetu zioten zergatik egiten zuen artea. Inor ez hiltzeko.

Hitzak bortitzak dira. Ekintzak bortitzak dira.

Bortizkeria gaitzetsi egiten da, egunero, edozein tokitan, eta inkestak egiten dira, eta ondorioak atera, ez dakit nongo lau gaztetik bat sartu da liskarretan edandakoan, eta gero esaten du batek, noski, telebistak ez du besterik erakusten, bideo jokoak oso dira bortitzak, zer ikasiko du ba gazteriak? Ikasiko dute, adi egonez gero, Iberdrolak bere historiako irabazirik handienak izan zituela iaz, eta enpresako lehendakariaren arabera, energia gero eta garestiagoa izango dela. Teknokrazia, horra hitz bortitz bat.

Bortizkeria salbuespena bailitzan erakutsi nahi izaten da. Gaiztoen kontua. Eroena. Baina justua izatetik gero eta urrunago dagoen sistema batek, eman dezake leziorik bortizkeriaren gainean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.