Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Boterea

2013ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arauak onartu eta boterearen mezulari bihurtzea da zigorra, baina ezin baztertu nork bere baitatik boterea, ezin esan ez, nik ez, nik ez dut parterik hor, ezin ikusi nork bere burua botererik gabeko izaki gisa. Mezulariak baino eroaleak gara akaso, baina hobe genuke ero aleak izatea. Barruraino sartu zitzaizkidan Tony Bennetten hitzak: museo batek erakusten duena da botereak nola ikusten eta pentsatzen duen mundua, eta nola ikusten gaituen gu, eta guk nola ikusten dugun geure burua, eta nola ikusten dugun geure burua botere objektu gisa.

Zer erakusten du, esate baterako, Guggenheim Bilbao Museoak? Nola ikusten eta pentsatzen du mundua? Nola ikusten gaitu gu? Eta guk, nola ikusten dugu geure burua? Nola ikusten dugu geure burua botere objektu gisa? Nabarmenegia iruditzen bazaizu adibidea, saiatu beste honekin: zer erakusten du San Telmo Museoak oraintxe bertan, Bake-Ituna erakusketarekin? Nola ikusten dugu geure burua botere objektu gisa?

Baina ezin ote diogu geure buruak eroale soil gisa ikusteari utzi? Ba al da modurik geure baitako eroalea indargabetu eta geure arteko boterea indartzeko? Ba al da modurik gure boterearen kontzientzia hartzeko?

Ikusten al dugu geure burua botere subjektu gisa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.