Maialen Akizu.

Boterearen erotika

2024ko apirilaren 18a
05:00
Entzun

Bizitzan lehenengoz politikari batekin bazkaltzera gonbidatu ninduten. «Euskal egoeraz» hitz egiteko dozena bat lagun elkartu nahi zutela esan zidaten, eta nire ezetz esateko gaitasuna medio, hantxe.

Berandu nindoan eta nire ile plantxatua hezetasunarekin harrotzea madarikatu nuen. Ez zirudien beste inor ohartu zenik. Apa. Bai, mosto bat. Elkarrizketa hasita zegoen, eta batek galdetu zuen ea egia zen Kultura eta Hizkuntza Politiken Saila lehendakaritzatik kanporatzearena. Borobilean sartzeko edo, barrea atera zitzaidan, baina inork ez zuen egin; eskerrak orduantxe etorri zen zerbitzaria. Delfoseko orakuluari nola begiratzen zioten politikariari. Uau. Ni sekula ez ninduen inork atentzio eta intentsitate horrekin entzun. Bazirudien norbaitek morreo bat emango ziola. Pentsa, musu-zapia lepoan lotu zuen gizonak —keinu antisexiagorik— eta hala ere, inguruko begiak diz-diz. Agurtzerakoan eskua luzatu zidan gainerakoei bezala eta irakurtzen nauela esan. «Eskerrik asko» kursi batez erantzun nion, neure buruari «zer espero zenuen ba» galdekatzen. Ze mostoa naizen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.