Hasteko eta behin, gaurko zutabean, niri iritzirik gabe, hor barna irakurritako zerbaiten aipu luzea baino ez dut eginen, bi astungarriekin, gainera. Ez dut liburu batetik atera (txioen hari batetik baizik) eta egilearen izenik aipatzeko asmorik ere ez dut. «Denok, nire adinekoen artean, ezagutu dugu botila hutsak denda eta supermerkatuetan itzultzeko ohitura aspaldikoa. Orain denbora bat, berriz, beira itzultzeko aukera desagertu zen, zuk berez nahi ez duzun kristalezko botila baten truke ordainarazita». Ibidem irakurrita: «Enpresari batzuek beira birziklatzeko lantegiak muntatzen dute. Tupustean herritar txarrak, kontzientziarik gabekoak, bilakatuko gara ez badiegu dohainik ematen gu erostera behartuta gauden lehengaia. Xixkatu gaituzte. Artean esanen dute, desideratum gisara, egunen batean beiraren %100 birziklatzera iristera jo behar dugula, zeina baita lehenago, botilak berrerabilita, lortuta zegoen zerbait».
Requiem por un con abestian Gainsbourgek esan bezala, geuretzat berariaz ondutako ahaire bat da, gure antzik handienekoa. Txio hariarekin amaituko dut, noizbait ere. «Esperatzekoa denez, orain dator onena: hondakinen kudeaketaren koordainketa bultzatu nahi dute Ecovidrio bezalako erakundeek».

JIRA
Botila hutsak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu