Angel Erro.
JIRA

Burutik dago

2023ko urriaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi alditan baino ez dut Javier Mileiaipatu. Uste nuen bera aipatutako azken aldia benetan azken aldia zela, baina ez, honako hau, hirugarrena, da benetako azken aldia. Zin egiten dizuet. Oraindik ziur ez dakidan arren, zer gehiago emanen duen, baina nik, dagoeneko zina egina dut, ez dut Milei gehiagotan aipatukosekulan.

Aste honetan egindako elkarrizketa batean jende guztiak ikusi ahal izan du oraindik Argentinako presidentea izateko aukera duen hautagaia mentalki zer ahula den. Ni ez naiz aditua, baina, Twitterreko irudiak ikusita, prest nago sinesteraeskuin muturreko hautagaiak zuzenean erasoaldi psikotikoa izan zuela. Horrek berak hautagarria izateko aukera guztiak galaraziko lizkioke mundua mundu balebil, gauzak bere onetik joanen balira.

Nik irudiak ikusi eta argi daukat ez dagoela burutik sano. Baina eskuineko politikak defendatzen dituzten guztiez esan nezakeen gauza denez, ez naiz oso sinesgarria gertatzen. Bada loturarik? Bada Bolsonarorengan psikopatia eta Trumpengan gaitz nartzisistarik ikusi duenik, Ayusorengan ere. Aldi emozional batean bizi garenez zer ardura du? Ez dut uste haiei boza ematen dietenak horren jakitun ez direnik.Zerbait adierazi nahi digute eta onartu beharko dugu kontra egonda ere.
Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.