Angel Erro.
JIRA

'Cunnus'

2023ko irailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ahoz gora esateko itxurosoegiak ez diren hitzek gutxiago aldatzeko joera izaten dute. Alua izendatzeko latinezko hitza, esaterako, ia bere horretan erabiltzen da, bi mila urte geroago, gaztelaniaz. Ez bakarrik euskara, beraz; guztiak dira munduko hizkuntza zaharrenak.

Izen horixe (berez CVNNVS grafiaz) erabili du bere azken liburuan Patricia Gonzalez Gutierrez historialariak Erromako sexuaren eta boterearen arteko harremanaz aritzeko. Kontu zaharrek berriei argi emateko izan dezaketen ahalmenaz jakitun-edo, egunotako elkarrizketa batean galdetu diote Luis Rubiales Espainiako Futbol Federakundearen presidentearen (edo dagoeneko presidente ohiaren?) kasuaren inguruan. «Erroman ez zegoen baimenaren kontzeptua, orain baduguna; sexua norekin eta nola aritu, botere hierarkiekin zegoen lotuta. Gaur ere, baimenik gabeko muxua eman edo hankartea arrimatzen dizunak ez du hainbeste egiten sexu grinagatik, nola bere ahalmena erakusteagatik».

Kasu honetan niri Rubialesen biktimizazioa egiten zait bitxiena. Eta gorrotagarriena, bestalde, bidegabekeriaren errua Hermosori egotzi nahi izana («esan egia!»), bere betiko bizitzarekin jarraitu duelako froga grafikoak barne. Potorreraino egoteak pott egotea balekar bezala ezinbestez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.