Hilerriak dira etorkizuna, idatzi dut txio ustez umoretsu batean. Ateraldiak nire lagun baten beste bat ekarri dit gogora: «XIX. mendea da etorkizuna». Esaldia modu askotara uler daiteke. XX. mendean nekez irabazitako eskubideen atzerakadak nora eraman gaitzakeen, esaterako. Berak, berriz, ez du hortik jotzen. Jarraian azaldu ohi duelako guztia XIX. mendetik aurrera okertu zela: «Industria iraultza funtsean fiasko hutsa izan da. Giza populazioa zortziz biderkatu du, populazio horrek bizirauteko behar duen guztia suntsitu duen bitartean. Kolapsora daraman plan deabruzkoa».
Nik uste esajeratu egiten duela pixka bat. Baina tarteka ikusten dut arrazoia ematen diotela jarraitu beharreko bidea markatzen dutenek: baratzea eduki, herrira itzuli, autoa utzi eta bizikletaz ibili, hegazkinaren ordez trena hartzea bultzatzen da (Europako hiri handiak lotuko dituen gaueko trenen sarea sustatu behar dute). Soldatari uko egiten (ahal) dioten multimilioidunak hauteskundeetara aurkeztu eta irabazten dituzte.
Kontua serioa da. Honaino ere iritsi da. EAJk sustraiak XIX. mendean ditu, baina areago jo nahi du, alderdia sortu baino lehenagoko egoera aldarrikatzen hasi da. 1839ko egoera politikora itzulita. Foruak dira etorkizuna.

JIRA
Dira etorkizuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu