Droga gogorrak beharko ditugu, esan dit lagun batek, datozkigun hauteskunde gauei aurre egiteko. Ni lehenago lortzen saiatuko nintzen, hemendik hasi eta maiatzera arte etenik izanen ez duten hauteskunde kanpainei egiteko aurre, lerro gorriez eta osasun kordoiez betetako adierazpenak jasanen baditugu. Aurrerapena itxarotekoa zen arren, mundu guztia aztoratuta dabil. Gasteiztarrak San Prudentzio betean harrapatuko ditu. Hemengo alderdiak, maiatzerako estrategiak (eta zerrendak) prestatzen ari direla. Uste eta beharbada komeni baino lehenago gainditu beharreko atariko proba bat paratu zaie, seguruenik jokaleku erosoena ez duten batean (eta bigarren hauteskundeetan, gureagoetan, oraindik ez dakigu nola, eraginda).
Nafarroako Gobernura Aldaketa delakoa (oposiziotik burlaizez El kanbio deitzen dutena) iritsi eta hilabete gutxitara, Cambio-Aldaketa izeneko zerrenda bateratu bat aurkeztu zuten 2015eko hauteskundeetan, baina bakarrik senaturako, aski emaitza kaskarrarekin, ez baitzion nafar erakundeetako ordezkapen mailari eutsi. Kongresurako, bakoitzak bere zerrenda. Barkosek elkarrekin joateko deia egin du, apirileko ahuleziak ez dezan maiatza kutsa, zaila dirudien arren.
Dealerrak sakelakoa amatatua du.

JIRA
Droga gogorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu