Angel Erro.
JIRA

Elebakarrak

2023ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Elebakarra izatea zeren sinonimoa da? Galdera horren erantzuna oso argigarria da. Gurean elebakarra eta erdalduna sinonimo funtzionalak dira. Dagoeneko ez dago euskalduna den elebakarrik, ume txikien artean ez bada, baina eskolarizazioak azkar konponduko duen behin-behineko egoera baino ez da. Honako hau aspaldiko egoera da, kontsolidatu besterik egin ez dena, eta gertatu zen momentutik beretik neurri batean irabazi zuten. Espainiako Kongresuan badute esatea, Rajoyk egin bezala, «absurdoa» dela nork bere hizkuntzan egitea, ez badago nor eta bere hizkuntzaren arteko erlazio unibokorik. «Oholtzatik jaitsi eta gaztelaniaz arituko dira guztiak elkarren artean korridoreetan». Eta arrazoia du. Neurriaren alde gaudenok ere zerbait sinbolikotzat defendatzera behartuta gaude. Hori da daukaguna.

Sinboloek garrantzia dute, jakina baietz.Batez ere ordezkaritza politikoaren egoitzan. Hortaz, ez dago aurrerapena dela ukatzerik. Nik beste bat ikusi diot, ez nolanahikoa. Elebakarrek, harrigarriro, kosmopolitismoaren esklusiba beretzat hartu nahi izan dute luzaro, eta tarteka lortu ere bai, baina nago ikur hori hondatzen ari zaiela. Nola egon daiteke jantziago gutxiago dakiena? Hortik bistaratzea nahi ez izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Irakurrienak
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.