Jira

Eredua

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurrerantzean sarrera ez da debalde izango, gastuak bikoiztu egin baitira. San Telmo Museoak beste diru iturri batzuk bilatu nahi ditu. Eta horretan ere, Guggenheim da eredua. Museoaren laguna estiloko txartela izango da, bazkide txartela, eta txartel horrek pribilegio batzuk emango dizkizu: «Museoaren inguruko berriak izango dituzu, edo erakusketak zabaldu aurretik komisarioarekin bisita egiteko aukera». Erakusketak ikusteak ez baitauka graziarik, ez bada besteen aurretik. Horixe atsegin dugu kulturatik: sarrerak aspaldi agortu ziren kontzertu baten aurretik hallean aurpegi ezagunak bilatzea, eta aurkitzea.

Gastuak bikoiztu egin baitira, hemendik aurrera San Telmoko espazioak alokatu egingo dituzte, esan beharrik ez dago zein den eredua. Kulturak ataka gaitza bizi du. Diruak agintzen du, eta kito. «Tira, esaterako, ezkontza bat bezalako gauza pribatu baterako ezin izango da alokatu, baina enpresa batek bere produktua aurkezteko-edo bai, beti museoaren normaltasuna gordeta».

Ezkontza bat gauza pribatua izatea, ondo, ulertzen dut, baina enpresa batek bere produktua aurkezteak zer daukan publikotik, azalduko al dit baten batek?

Gizartean gertatzen ari denaren ispilu, bai horixe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.