Jira

Eroso

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Ispiluz bete beharko lukete Zuloaga plaza. Hartara, Artesanako terrazan eserita asteburua dastatzen ari direnek ikusiko lukete bere herrian bertan ere turista den jendea, edonon eta edonoiz denbora librea turistak bezala bizi duen jendea, mundurik espero ez duena. Etxeko epelean bizi izan duena abenturaren alderdirik zirraragarriena: mapetan bilatu, wikipedian sartu, argazkiak ikusi, ibilbideak irudikatu, hegazkin txartelak erosi. Hortik aurrerakoa, beti bezalakoa izaten da, gutxi gorabehera; turista gorrotagarriz inguratutako turista zarela konturatu, argazkiak atera, jatetxea bilatu, bisitan joan zaren lekua pixka bat ezagutu duzula pentsatuta poztu, hotelera joan, larrutan egin, itzultzeko gogorik ez daukazula pentsatu, eta itzultzeko desiratzen zaudela ohartu. Turistak gara. Bisitariak. Hala agertzen gara estatistiketan: webgune honek hainbeste bisitari, museo honek hainbeste bisitari.

Museoa bakarrik ez, zuzendariaren hitzak ere badira gizartean gertatzen denaren ispilu. Perlaz beteta zetorren elkarrizketa; horra hausnarketarako esaldi bat: «Egungo gizartea nahiko erosozalea da, eta ezagutzak bai, baina modu erraz eta erakargarrian ematea eskatzen du».

Eroso, eta low cost.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.