Ez dakit zenbat aldiz begi parean agertu zaizkidan Will Smithen semearen janzkerari buruzko notiziak. Ez diot oso intereseko iritzi, errepikapengatik ez bada. Azkenean jakin dut polemika piztu duela Jaden Smithek estilo androginoz janzteak. Mutikoa, filmetatik oso ume gogoratzen dudana, nola koskortu den egiaztatu dut, haren argazki gaurkotuak bilatu eta ikusi dudana ez da gehiegi urruntzen hedabide eskandalizatuak iragarkietan proposatzera irits daitezkeen moda ereduetatik.
Goiburu horietako batean zera irakurri dut: «Jaden Smith neskaz janzten da erosotasunagatik». Kontraesan larrian biziarazten gaituzte. Beldurgarria da pentsatzea, ospetsu bat hain estu hartzen badute, zer ez ote zaion gertatuko jende arruntari. Batetik, Zarak arropa lerro unisex bat atera berri du, baina gero maskulinitate eredu itxi batetik urruntzeak alarma guztiak pitzarazten ditu (ez dira lasai geldituko, Smithek bere burua gutxienezgay aitorrarazi arte). Eta zer eta erosotasunagatik neskaz janztea! Argi eta garbi ez dira horiek Jaden Smithen hitzak: «Nik ez dut mutil eta neskentzako arroparik ikusten,izua duen jendea eta eroso janzten den jendea baizik». Erosotasuna jarrera bat da —ez arroparen ezaugarri bat—, nork bere buruarekikoa.

JIRA
Eroso
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu