maialen akizu 34 172x172

Eskala

2025eko uztailaren 13a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Herri txiki batean kontzertua. Ez dagoela jende askorik aipatzen da; eguraldiak ez duela lagundu, akaso propaganda gutxi egin dela, zaila dela horrelako planak egitea. Horrelako planarekin ez dakizu zer esan nahi den, baina eman dizu zer pentsatua. Egin kontu: noiz joan zinen azkenekoz herri txiki bateko kultur emanaldi batera? Hainbeste eskatu ezin bada, gogaldu: noiz joan zinen azkenekoz herri txiki batera? Eta, akaso, denbora gakoa ez, mamurtu: zertara joaten gara herri txikietara? Hego Euskal Herria 2036 proiekzio demolinguistikoa ikerketaren harira irakurri duzu hiriburuen kera hartuko dugula hizkuntza joeretan, hizkuntza joeretan ere. Zuk ez dituzu herri txikiak idealizatu nahi, ez dira exotikoak, eta ez dira infernu handiak, bakarrik, baina kontzertu bat entzuten ari zara doan, gertu daude musikariak, ondokoarekin egiten da dantzan. Bat-batean pum; tximistak argindarra baino gehiago izan dira. Ezin du ezer egin teknikoak, elektrizistak, aguazilak. Musikariak oholtzatik jaistea erabaki dute, kablerik, mikrorik, bolumenik gabe jarraitzea. Eta ohartzen zara eskalak ez duela musikan soilik eragiten. Horrelakorik sekula ez da pasako BBK Liven.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.