EAEko Turismo sailburuak, behe klaseko turismoa gabe, errentagarria den bat nahi du, bere saileko plana aurkeztu duenean adierazi duenez, «Euskadi kalitatezko norako, bikaintasunezko norako, balio erantsi handiagoko norako bat bilakatu nahian». Euskadi esperientziaz ere mintzatu da. Eta ni horretan gelditu naiz, ezin aurrera eginik. Testuinguru horretan erabilitako esperientzia hitzean, alegia. Industrializazioaren osteko gizarteetan hipermodernitatearen ezaugarrietako bat, Gilles Lipovetskyren arabera, kapitalismo artistikoa da, egunerokoaren estetizazioa, merkatuak alde emozionalari jotzea etengabe, kontsumitzeak beharrak asetzeko edo maila soziala adierazteko funtzioa alde batera utzita. Jendeak sentsazioak nahi ditu hartu.
Turismoan gauza bera: ikuspuntua bisitatutako tokiaren baliotik bisitariak sentitzen duen horretara igaro da. Diskurtsoaren arabera, behintzat, hala da. Horretarako daude hitzak, gauzen gaineko pertzepzioa aldarazteko eta horixe adierazten du esperientzia hitzak. Oihartzun handiko hitza, inondik inora. Badaude oihartzun ez gutxiagoko beste batzuk (hipermodernitatearen industrializazioaren garaion) baina bakoitzak aukeratu behar du berea eta nik dagoeneko egin dut.

JIRA
Esperientzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu