Angel Erro.
Jira

Estatutu S.A.

2013ko abenduaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Estatus berrirako lantaldea abian jarri nahi du Eusko Alderdi Jeltzaleak Gasteizko Eusko Legebiltzarrean. Zer izan behar du alderdi horretakoa izateak, hari boza eman izanak?

Estatu berria Europan aldarrikatzen ari dira katalanak, Eusko Alderdi Jeltzalearen bidaidea, gogaide, ahaide eta ohaide izandako Convergencia i Uniò koalizioaren lidergo —egia da, beste alderdiek eta, batez ere, gizarteak behartuta— estuaren azpian. Zer izan behar du katalana izateak, edo heldu den urtean, hemendik hilabete gutxi batzuetara, Katalunian boza eman ahal izateak?

Estatutua zaharberritzeaz gora eta behera jarraitzen da hemen. Tira, Nafarroatik idazten dut nik. Eta ez dut aldarrikatzen EAJk CiUren eredua (edo bidea, gogoa, ahoa eta ohea) hartu beharko lukeenik, edo bai, ez dakit. Berez, estatu, estatus eta estatutu berri guztiek ardura gutxi didatela aitortuko nuke, horrek ez balizueke —hegemonia gaiztoaren erruz— estatu, estatus edo estatutu zaharraren alde egiten dudala pentsaraziko. Baina argi dagoena da deseroso daudela eta egonen direla 2014 osoan.

Estatiko eta immobilista jarraitzeko (aldaketak aro geologikotan ez neurtzera, behintzat), «anbizio handiko» lantalde bat proposatu behar izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.