maialen akizu 34 172x172

Eta halere

2025eko maiatzaren 2a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo langileen eguna-eta, klase borrokaz idatzi nahi nuen. Atzera-aurrera ibili nintzen, eta denborak beti aurrera. Azkenean zutabe ironiko bat bidali nuen, arina, iruditeria berriak ere behar ditugula aitzakia hartuta-edo. Ordutik, ordea, runruna.

Adinaren araberako kontua bada, millenniala naiz ni. Sally Rooney idazlea ere hala da, eta askotan galdetu zaio zer den millennial izatea. Kazetariek espero zuten ahuakateak eta selfieak aipatuko zituela erantzunean, baina Rooneyk oso garbi izan du beti: «Millennialak definitzen dituen gakoa posizio ekonomiko prekarioa da. Hori da interesatzen zaidana». Rooneyren lehen liburuetan editorialak ez zuen klasearen irakurketa aipatzen, «laguntasunari, desirari eta zeloei buruzko obra», baina Rooney elkarrizketetan marxista bezala kokatu eta, horrek arbuiorik sortu ez zuela ikusita, editorialak bere egin zuen etiketa. Harrigarria da sistemak nola bihurtzen dituen aurkako kritikak ere aldeko. Eta halere, posizio ekonomikoaren pisua ez da millennialen kontu soila, eta halere, posizio ekonomiko berean posizio ezberdinak daude, eta halere, zutabeetan gutxitan idazten da nahi duzuna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.