Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Etorbideak

2012ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ejertzitoa errazago sar zedin egin ziren zabalak Pariseko etorbide berriak. Haizea ere lasaiago dabil, hotz egiten du, barru giro dago. Filosofoak gutuna egin die ikasleei: La France va mal. Ezkerrak hartu dituen erabakiekin zapuztuta, eskuina eskuin mutur bilakatzen ikusi behar dugu gainera. Berri txarrak ditut zuentzat, ez dago dirurik ikerkuntzarako. Ez dakigu gure lanarekin jarraitzeko modurik izango dugun, baina ez etsi, eutsi zuen nahiari, animo, hil ala bizikoa da mundu digitala aztertzen jartzea, arrazoi duzue, idazkera aldatu egingo da, aldatu da dagoeneko, pentsaera aldatuko da, pentsatzeko modua; garuna bera ari zaigu aldatzen, loturak desberdinak dira, arreta eskaintzeko moldeak ere bai, irakurtzeko moduak aldatzen ari dira, dena ari da aldatzen gure begien aurrean, eta ezin dugu utzi hori aztertu gabe, izan kuraia, ondo ari zarete lanean.

Telebistan Titanic ari ziren botatzen, ikusteke neukan. Filmari buruz mintzo zela Zizek akordatu nintzen, Capitalismo, arte e ideología liburuan. Eta goizean bere bideo bat ikusten aritu nintzela sarean, Zer esan nahi du gaur benetako iraultzailea izateak?

Gero ohera joan nintzen, eta kontu hauekin hartu nuen lo.

Zer esan nahi ote du?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.