Goiburu batean leitu ditut Alderdi Popularraren B kutxaren kasua epaituko duten epaile taldearen kide berriaren abizenak. Euskaldunak dira. Ez nau harritu goi esferetan euskal jatorriko jende asko dabil. Abizen euskaldunak eta, zehazkiago, nafarrak. Lehena, Etxarri, ez grafia horretan emana. Bigarrena, Kasi, C-z idatzia, jakina; txantxarako aukera franko ematen duen deitura bereko ikaskide bat izan dut; ordutik ezagutzen dut abizena. Horri gehitzen bazaio ponte izen ezin nafarragoa (Fermin), ia zalantza guztiak uxatzen ditu. Googlen ezin izan dut nongoa den aurkitu, bataio izen osoa Fermin Javier delako kasik erredundantzia izan ezik. Esan gabe doa (mundu guztiak dagoeneko susmatuko zuenez) epaile kontserbadoretzat duela notizia eman duen kazetak.
Ez du inor harritzen horrelako epaile bat, aukerako jarria, kontserbadorea izateak. Berez, epaileen artean aurrerakoia izateak aski salbuespenezko egoera behar du. Baina baietz zuetako gehienok pentsatu, euskal jatorrikoa baldin bada, kontserbadorea askoz proportzio handiagoan dela. Errua gurea ere bada. Hemengo aurrerazaleok bokazioa beste norabait bideratzeko jarrera luzea dugulakoan nago. Barne hierarkiak, noski, ez du laguntzen.

JIRA
Euskal abizenak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu