Angel Erro.
JIRA

Euskara burges

2021eko urriaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Han-hemenka usnatu dut euskara burgeskeriarekin lotzearen inguruko eztabaida bat, ongi jakin gabe jatorria non duen, baina hezkuntza sistemaren desorekak (segregazioa?, klasismoa?) aipagai. Tarte honek sakontasunerako espazio gutxi eskaintzen duenez, azaleko galdera pare bat egitearekin konformatuko naiz.

Izan daiteke hizkuntza bat burgesa?, proletarioa? Berez, ez. Izatekotan, hiztunak hala diren neurrian. Orduan, galdera birformulatuta, euskaldunok euskara egiten dugu burges? Horrela ere ez zait galdera utila iruditzen. Hobe: pribilegiorako erabiltzen dugu euskaldunok euskara? Erantzunak baiezkoa ala ezezkoa izan behar du?

Gauzak konplikatuak izaten dira. Orokorkeriek ez dute sakoneko arazoak ulertzera laguntzen. Euskalduna naizen aldetik, eta euskara hizkuntza gutxitua den neurrian, neure burua munduko baztertuen taldekotzat jotzeak autoengainutik izan dezakeen jakitun izatea komeni da. Aurrean nor dugun ere hartu behar da aintzat. Erakunde bat, herrialde bat, zure maila ekonomikoko norbait ala baliabiderik gabeko etorkina. Denok dakigu, euskara noren aurrean egiten dugun, saria dakarrela edo zigorra, goian paratzen gaituela edo behean. Gureterritorio libre bakarra da, bai, baina nortaz librea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.