Angel Erro.
JIRA

Figura

2014ko urriaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Idoia Mendiak gailurra jo du, erretorikarena, aurrekoan Eusko Legebiltzarrean tribunatik botatakoarekin. Hitzaren dohainik gabekotzat jotzen zuten askok baina aurreko idazkari nagusiaren ikasle abantailatua dela erakutsi du. Irakur dezagun hark hitzez hitz esandakoa, eta hitzok lehenagotik ezagutzeko zoriona duen irakurlerik balego, berrirakur ditzala, Idoia Mendiak berak bere mintzaldian eskatu bezala, eta (oin-oharretan) identifika ditzagun maisuki darabiltzan figura erretorikoak:

«Nik uste dut, eta sinetsita nago, badagoela demokráta(1) izatea eta independentista izatea. Bi gauzak: demokrata eta independentista. Baina ez dut uste demokrata izan eta…, eta…(2) erabakitzeko eskubidearen alde egoterik dagoenik(3). Ez, ez, ez, ez, ez, ez(4). Berrirakurri nik esandakoa. Hori amarru kontzeptuala baita, gutxiengo bat gehiengoaren gainetik nagusitzeko. Beraz, ez da bateragarria».

OHARRAK. 1.- Diastole edo azentua, gaztelaniaz finkoa dena, silaba bat atzeratzea (Ez dakigu Mendiak honekin Espainiaren demokrazia akastun atzerakoia aipatu nahi duen). 2.- Dubitatio. 3.- Diasirmo edo ironia iraingarria. 4.- Prokatalepsia edo eragozpenei aurretiaz aurka egitea epizeuxi edo hitz baten errepikapen enfatikoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.