Angel Erro.
JIRA

Filtrazioa

2016ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Madina, Madina, Madina... Bihotzez sentitu zuten askok Espainiako kongresurako azken hauteskundeetan eserlekua lortu ez izana. Ezin dut esan zure jarraitzaile sutsua nintzenik, hitz jario eder horrekin zoratzen ninduzunik zuk, baina gezurretan arituko nintzen sinpatia izpi bat gorde nizula isilduko banu, oraindik presidentegai dena baino hautagai hobea zinela uste nuela aitortuko ez banu. Pairatutako atentatuak muturreko jarreretara eraman ez izana miresgarria egin zait beti, kontrakoa hain ulergarria litzakeen arren. Hitz neurtuak entzun dizkizugu beti.

Aurrekoan, lehenengo aldiz, hitz neurtu gabeak bota dituzu, biltzar itxi batean alderdikideen artean egotearen lasaitasunak akuilaturik. Arrosaren alderdian, etorkizuneko gidoilarientzat tramak errazten dabilen horretan, norbaitek filtratu du, Madina, zure adierazpenen gogorra, audioan argi entzungarria. Izorratzen dizu Podemoseko liderra ponte izenaz aipatu beharrak, ez duzu ematen ezkerreko aliantza baten, ez horrek eskatuko lukeen galdeketaren oso aldekoa: Espainiaren batasuna ezbaian jarriko duen deus ez.

Gidoilaria banintz, eskatuko nizuke filtrazioa zuk egin izana, nahasmenaren erdian, hurrengo denboraldirako, zeure burua hobeki kokatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.