Nafarroako Gobernuak atera beharreko Euskararen Dekretuaren filtrazioa ezagutzera eman du Euskalerria irratiak. Behar bezalako filtrazio baten garrantzitsuena falta du, baina: ez dakar ezusterik. Orain arteko egoera berberean uzten du kontua. Ñabarduretan adituek egiaztatu beharko dute, alde positiboak bilatu, erabateko etsipenean eror ez gaitezen, baina profesional horiek akaso testua onartu arte itxaron nahiago izanen dute.
Irratikoek bi puntu nabarmendu dituzte: euskara ez dute eremu ez euskaldunean baloratuko, eta eremu mistoan lanpostu batzuetan baino ez. Ezer berririk ez. Funtzio Publikoaren Mahaian aztertzen ari dira orain zirriborroa. Nafar elebidunek elebakarrei funtzionarioak izateko balizko eskubidea zapaldu nahiko bagenie bezala jokatzen eta arautzen dute, eta ez dugu egoera desblokeatzeko (kontrakoaz konbentzitzeko) gehiengorik lortzen. Osakidetzako oposizioetan detektatu tranpen mailan jartzen dute euskara, meriturik gabe lanpostua bereganatzeko trikimailu sektarioa balitz bezala.
Zer egin? Ni, inoiz esan dut, indarrak honetan galdu beharrean, hezkuntza sistema osoan euskarak presentzia bermatzean zentratuko nintzen. Bata bestearen truke, eta Lenke eta Mason-ik gabe iritsiko gara postuetara.

JIRA
Filtrazioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu