Barack H. Obamari eta estatubatuar administrazioari, inguruko herrialde behar bezalakoen gisara, Espainiakoari inoiz espiatu ez izanaren kexua, dagozkion instantzien aurrean, bidaltzeko eginbeharrean hurrengo gobernuburu nor irudikatzen dudan galdetzen badidate, erantzuna gutxi gorabehera argi eta gertu daukat, batez ere afariren bat apustu egin behar badut; nor nahiago dudan galdetuz gero, berriz, hor hasten zaizkit dudak. Gutako askok boza, burua dagokigun lurralde historikoan emanen badugu ere, begi-bazterraz erne begiratuko diogu, gehiengo handien taulan, Moncloako jauregia, gaitz erdi edo gaitz handi, nor okupatuko.
Orain artean uste izan dut Pablo Iglesias izan zitekeela gaitz guztien artean erdiena, tonu, ebakera eta metafora bilduma jasangaitzera ohitzeak lanak emanen bazizkidan ere. Orain, Izquierda Unida koalizioarekin bat ez egiteko (ez) emandako arrazoien ondoren, erabaki dut gaitz erdi-z aldatzea. Haren hautu pertsonala ematen du, berak ez beste ikusten duen estrategia zuzena eta, hortaz, jendea-ri, zirkuluetan eta, galdetu behar gabea: zaila dirudi, ezinezkoa, baina Rosa Diezek UPyD eta Ciudadanos koalizioan ez aurkezteko temarekin jaso zuen emaitza bera opa diot.

JIRA
Gaitz erdi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu