Angel Erro.
JIRA

Galgarria

2015eko abenduaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskararen eguna pasa da, denok—edo, hobeki esan, gehienok, edoare hobekiago esan, oraindik ere gutxiengo batek— hitz ederrak bota ditugu, esaldi biribilak, euskaraz eta euskarari buruz, urteko 365 egunak euskarari eskaintzeko promesak, ahoskatu orduko ahantziak, egunkari eta irratietan hainbat erakunde eta enpresak zoriondu gaituzte eta euskararekin duten konpromisoa berritu; Euskadiko Kutxak zortziko txiki bat bidali dit euskaraz neure posta elektronikora.

Osteguneko horiekin bezalakoekin eta egunero beste batzuekin sentsazio bikoitza izan ohi dut: ongi edo goaz, begira noraino iritsi garen baina, aldi berean, zerbait gaizki, edo mantsoegi, egiten ari izatearen irudipen lausoa. Beharbada hedapenak, aurrera egiteak, beti ekartzen du zerbait galtzea, trinkotasuna edo kalitatea. Begira diezaiogun Durangoko Azokari. Hartzen ahal gaituen nostalgiak ezin digu ahantzarazi, hobegarri izan arren, bide hau edo oso antzekoa zela hartu beharrekoa.

Orduan, Espainian alderdi politiko emergentea omen denak adierazpen batzuk egiten ditu, euskaraz ikastea galgarri izan daitekeelaezaguerak bereganatzeko tenorean, eta bat-batean oso vintage deritzozu guztiari, den-dena 1976tik —gutxienez— azaltzen hasi beharrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.