Auzitegi Nazionalak ikertuko du ETAk genozidio delitua egin ote duen. Bitan irakurri behar izan dut notizia, ongi ulertu dudan egiaztatzeko. Badirudi baietz. Epaileak ETAren helburuen inguruko informazioa eskatu du poliziari genozidio asmorik egon ote den ikertzeko. Bi gauza:
Dena ETA delako teoria oro-kriminalizatzailearen aldaera bitxia, aurrerapausoa izan daiteke honakoa. Genozidioa oso kontu serioa da. ETAren hilketak ere izan dira. Baina bi gauzak nahasteak ez dakar ezer onik. Areago esanen nuke Espainiako interesentzat kontrako edo kalterako eraginak izan ditzakeela. Genozidioa, Nazio Batuen definizioaren arabera, talde etniko, nazional, arrazako edo erlijiosoa osoki edo partez desagerraraztea bada eta ETAri horixe egozten bazaio, epaileak ez luke inplizituki onartuko Espainia eta Euskal Herria bi nazio direla?
ETAren helburuen inguruko txostenak ere kezkatzeko motiboak eman ditzake. Ongi badakigu erakunde armatuak (kasu honetan Guardia Zibilak) zer-nolako seriotasunarekin ekiten dion txostengintzari. Horri gehitu, helburu jakin batzuk demonizatzeko betiko tema. Estatu idazkari batek, esaterako, ohartarazi berri du, seguruenik txosten bat eskuan, ETArentzat Nafarroa dela «koroaren harribitxia».

Jira
Genozidioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu