maialen akizu 34 172x172

Gerra Hotza sukaldean

2025eko uztailaren 1a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Uste dut nire algoritmoak badakiela sukaldean aldaketa bat egitekoak garela. Nikita Khrustxov eta Richard Nixonen argazki bat erakutsi dit. 1959koa da, MoskukoAmerican National Exhibition-en ateratakoa. Gerra Hotzaren izotz-ur giroa sustatzeko, bi potentziek erakusketa bana egitea adostu zuten. Bloke sobietarrak New Yorkera lorpen militar eta zientifikoak eraman zituen —Sputnik 1aren maketa, Tupolev Tu-114a, itsasontzi atomikoak—; yankiek, aldiz, Estatu Batuetako bizimoduaren erreplika eraman nahi izan zuten, tartean, estatubatuar klase ertainaren etxe tipikoa: egongela, lorategia, haurren logelak, sukaldea. Nixonek azalpenak eman zizkion sobietarrari: hori ontzi-garbigailua, hemen hozkailua, zabor birringailua han. Khrustxovek galdetu zion ez al zuten janaria ahoan jarri eta eztarrian behera bultzatzeko makinarik. «Estatu Batuetan emakumeei bizitza erraztea gustatzen zaigu». «Emakumeekiko duzuen jarrera kapitalistak ez du lekurik komunismoan». Gezurrezko sukalde hartan hiru ordu laurden pasako elkarrizketa izan omen zuten benetako sukalde lana egiten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.