Jira

Gizarte txikiak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Honela jarraitzen du kooperatibisten oharrak: «Kooperatibako jarduna zerbaitek definitzen badu, autoeraketa hitzak definitzen du. Geure buruak gobernatzen ditugu (edo saiatzen gara behintzat), eta horrek eskatzen du antolamendu ahalik eta horizontalena, erabakigune hurbilak, bilera-dinamika bizia, informazioa partekatzeko kultura eta kontsulta-mekanismo ugari. Haatik, greba-deialdia behartu duen prozesu honen guztiaren oinarrian Europako Batasunak diseinaturiko politikak daude, eta horiek autoeraketa ezinezko egiten dute: botere-guneak izugarri urrundu dira, ardurak difuminatu, herritarren iritzia eta kontsulta-mekanismoak gutxietsi, informazioa ezkutatu…»

… eta zinismo beldurgarri batekin hitz egiten dio botereak populuari.

Erresuma Batuko azken hauteskundeetan, Alderdi Kontserbadorearen kanpaina bi hitz hauetan oinarritu zen: Big Society (Gizarte Handia). Eta euren ideiaren oinarrian, hauxe: kendu boterea politikoei eta jendeari eman. Irabazi egin zituzten hauteskundeak. Orain gastuak murrizteko plana aurkeztu dute, eta liburutegi publiko asko ixtekotan dira. Jendeak Thatcherren esaldi hura irakur ez dezan, agian? «Ez dago gizarterik, banakoak eta euren familiak besterik ez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.