Maialen Akizu.

Gurasoak eta pornoa II

2023ko abenduaren 6a
05:00
Entzun

Jada planetaren erdia da Internetera bere intimitatea igotzen duena, eta bera ere erdi horren parte zen. Noizean behin igotzen zuen egunpasa baten argazkia, tarteka irakurtzen ari zen liburuarena, eta batzuetan haurrarena, oso gutxitan. Azkena udako oporretakoa zuen, pentsa. Hondartzan azaltzen ziren biak; marradun bikiniarekin bera, krokodilodun bainujantziarekin txikia.

Urtea bukatzear eta argazkiei errepaso egiten hasi zela ohartu zen like dezente zituela hondartzako argazkiak, eta ohartu, bihotza klikatu zioten askoren izenik ez zuela ezagutzen. Ausaz sartu zen baten profilean. Jokin P. Haurren argazkiak parez pare, eta, hondartzaren atzeko planotik aterata, berea ere hortxe. Ileak puntan jarriko ez zizkion logika bilatu nahi zuen, baina ez zeukan, eta hor zeuden.

Julio Sotok Nafarroako txapela jantzi berritan Imanolen Ausencia doinuan gizakiarengan sinetsi nahi zuela kantatu zuen. Ez dakit zer behar dugun gehiago, sinistea edo ausentzia. Sareetakoarekin inork inoiz ezer ez duela egingo pentsatzea armairu batean krokodilo bat hazi daitekeela sinistea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.